Pertsona adina gustu eta espazio daudela pentsatzen dugu.
Horregatik, bezeroa ezagutu eta berarekin harreman polit bat sortzen saiatzen gara. Norbanakoaren gustuak eta premiak kontutan hartuta, beraien erara bizitzeko eta gozatzeko espazio bakar eta pertsonalak sortzen ditugu.
Nerea Agiriano Izagirre
Etxetik egiten duzu lan? Atseden hartzeko unea duzu? Denok batera jatea gustatzen zaizue? Erantzun guztiak esaten digute nolakoa den zure bizitza, zeintzuk diren zure beharrak eta gustuak, eta, horrela, ahalik eta hobeen sortuko dugu espazio pertsonal bat; eta, ondorioz, ahalik eta hobekien sortuko dugu zure neurrirako espazio bat,
Bakoitzak bere maniak eta beharrak ditugulako.
Gaur egun, etxetik lan egitea oso ohikoa bihurtu da, eta oso garrantzitsua da, horretarako, espazio egokitua eta argiztapen egokia izatea.
Seme-alabarik izanez gero, ziur, egunean zehar, tarte handiak jolasean eta imaginatzen. igaroko dituztela; horregatik, garrantzitsua da etxeko kide guztientzako espazioak egokitzea .
Distribuzioa, argiztapena, materialak, altzariak… dena diseinuaren parte da, eta dena da garrantzitsua espazio eroso eta atsegin bat sortzeko.
Nerea Agiriano Izagirre nauzue, NAI estudioaren sortzailea. Txikitatik marraztea eta sormena lantzea gustatzen zait.
Estudio batean arkitekto lanetan 10 urte baino gehiago eman ondoren, nire bidea bakarrik hartu eta estudioa irekitzea erabaki nuen.
Nire bezeroak hurbilagotik ezagutzeko eta, horrenbestez, nire ukitu atsegina eman eta haien beharrei irtenbideak aurkitzea.
Bizitzeko eta gozatzeko espazioak sortu nahi ditugu
Zure etxebizitza edo lokala eraberritu behar baduzu, gu arduratuko gara zure proiektu osoa diseinatzeaz eta gremioak obran koordinatu eta gainbegiratzeaz (baimenak eta lizentziak kudeatzen lagunduko dizugu.)
Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria
Alokatu edo saldu behar den etxebizitza edo lokalak, efizientzia energetikoaren zihurtagaria izatea nahitaezkoa da.
Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa
Antzinatasun jakin bateko eraikin guztiek pasa behar duten ikuskapena da. Eraikinaren egoeraren berri emango duen txostena.
Jarduera-lizentzia
Establezimentu batean jarduera bat martxan jartzeko bizigarritasun baldintzak aztertzen dituen tekninariaren txostena da.
Zalantzarik baduzu, idatzi edo deitu konpromisorik gabe.
Elkar ezagutzen dugun bitartean, bide batez, zure etxe edo negoziorako aukera perfektua bilatuko dugu.
Guretzat ez dira proiektuak, bizitzak baizik.
Si continúas navegando por nuestro sitio web o haces clic en aceptar , significa que aceptas el uso de cookies. Más información
Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.