
17 Mai Digitalizazioa pandemia garaian
Kaixo,neure burua aurkezten dut Ni Nerea Agiriano Izaguirre naiz eta hau da nire lehen post.
Interiorismoa digitalizazioa eta pandemia
Bitxia dirudi, ezta? Baina niretzat zentzu handia du, pandemia garaian digitalizatu bainaiz.
Denok dakigu COVIDek gauza asko aldarazi dizkigula. Besteak beste, bizimodua, soziabilizatzeko modua, sentitzeko modua, gauzak, lekuak eta pertsonak estimatzeko modua , lan egiteko modua (digitalizazioa) edo gure etxebizitzak baloratzeko modua beste gauza askoren artean.
Duela urte batzuk hasi nintzen nire estudioan barne-diseinatzaile eta arkitekto gisa lanean, baina orain pandemia garaian erabaki dut nire webgunea sortzea eta digitalizatzea.
Zergatik esango duzue? Argi dago. Digitalizazioa funtsezkoa da gaur egun, pandemiarekin Internetera askoz gehiago jotzen baitugu. Gizarte-distantziak, saltokien ordutegiek eta murrizketek, saihestu egin digute saltoki edo dendetara joatea… beraz, Internetera jotzen dugu ideiak ikusteko, laguntza eskatzeko edo inspirazioa bilatzeko. Horrela, nire ideiak, proiektuak eta aholkuak erakusteko gune bat izango dut, denontzat eskuragarri dagoen gune batean.
Esan behar da, halaber, pandemian gure etxebizitzak gehiago baloratu ditugula. Ordu asko eman ditugu horietan, ditugun akatsak ikusi ditugu, zahar samarrak geratu zaizkigu, eta xehetasun askotaz ohartu gara ; ez daude ondo aprobetxatuta, gaizki argiztatutak daude…
Hori dela eta, ia % 50 igo da etxebizitzak berritzeko eskaria. Jendeak une honetan baloratu dituen hiru puntu garrantzitsu azpimarratuko nituzke. 3 funtsezko gune.
Balkoiak
Nola ez, balkoi maitea, zein ondo etorri zaigun giltzapetuta egon ginenean airea hatzera irtetea.
Airea hartzea, bizilagunekin komunikatzea, bazkaltzea, gosaltzea, ikastea, gimnasia egitea… balkoietan egin ez dugunik…
Espazio horiek, ez ziren batere preziatuak orain arte. Loreontzietarako, edo arropa esekitzeko erabiltzen genituen espazio horiek. Gaur egun funtsezko gune bihurtu dira.
Horregatik, oso garrantzitsua da espazio horiek egokitzea, beroak eta politak izan daitezen.

Telelana
Beste puntuetako bat telelana da. Gaur egun, bizi dugun egoera dela-eta, ia enpresa gehienak telelanera egokitu dira.
Enpresa askok urtebete igaro ondoren telelana osorik edo partzialki mantentzen jarraitzen dute.
Eskolak digitalizatu egin dira eta online eskolak ematen jarraitzen dute konfinatuta dauden edo eskolara joan ezin duten ikasleentzat.
Horregatik, digitalizazio eran bizi dugula garbi dago. Horretarako, oso garrantzitsua da argiztapen ona duen espazio egoki bat izatea. Eta dekorazio ona giro eroso eta inspiratzaile batean lanean ari garela sentitzeko.

Familia osoarentzat espazioak.
Nik, ama naizen aldetik, uste dut ni bezalako askok faltan bota izan genuela espazio egoki bat, haurrekin jolastu ahal izateko, haurrak lasai jolasten egon daitezen gu beste gauza batzuk egiten ari garen bitartean.
Horregatik, garrantzia ematen diet gune horiei, eta garrantzia ematen diot etxeak familiako kide guztiei egokitzeari.
Eta horrela denok eroso eta gustura bizi gaitezen.

Lehen esan bezala hau da nire lehen posta, askoren artean lehena, NAI iritxi bait !
Espero dut nire ideiak erakustea, nire sentsazioak, proiektuak… Nire aletxoa ekartzea espero dut.
Eskerrik asko eta hurrengo postera arte!
No Comments